EH – KENYA

Olentzero Oberenara iritsi da eta aurten izugarrizko oparia dakar taldekideendako: Kenyara bidaia. Oberena Kirol Elkarteko kide bat han izan zen eta dantza taldearen berri izan zuten hari esker. Kenyakoei izugarri gustatu zitzaizkien ikusitako argazkiak eta liluraturik geratu ziren Iruñeko gizon honek azaldutako guztiarekin. Honela ba, atzo jakinarazi zinguten bidaiari buruz. Bidaia uda partean izanen da…

Gehiago irakurri

Abenduaren 3a/ de diciembre

Oberenako dantzarien eguneko argazki guztiak biltzen dituen CDa lortzeko (400 argazkitik goiti) Oberenan jarriko dugun zerrendan apuntatu beharko zarete, abenduaren 26tik aitzin. Urtarrilaren 7an amaituko da izena emateko epea. Argazki batzuk ikusteko sartu beste blogean. Para conseguir el CD con todas las fotos del 3 de diciembre de 2007 (más de 400 fotos) apuntarse en…

Gehiago irakurri

Olentzero

Horra, horra gure Olentzero! Gabonak ate joka ditugu eta Oberena dantza taldeak Olentzero lagunduko du Azpilagañako karriketan zehar. Hilaren 23an, arratsaldeko 18:00tan, Olentzero Azpilagaña auzora iritsiko da jesusen jaiotzaren berri eman eta umeei opariak banatzera. Berarekin batera, dantzariek kalejiran joanen dira karrikak alaituz eta merezi duen harrera emanez. Oberenako dantza talde guztiek parte hartuko dute…

Gehiago irakurri

Najera 2007

Naxerako bideoa oraindik ez dago amaiturik, baina aurrerapen bat prestatu dugu. Espero dugu zuen gustokoa izatea. Bideo ikusteko sartu beste blogean. Para ver el video entrad en el otro blog. Todavía no tenemos el video de Nájera. Mientras tanto podéis ver el spot que hemos preparado. Esperemos sea de vuestro agrado…

Gehiago irakurri

Lizarraga-Ergoiena

ABENDUAREN 8an 17:00etan, HERRIKO PILOTALEKUAN Hilaren 8an, larunbata, Oberena dantza taldeak emanaldia eskeiniko du Lizarraga-Ergoienan. Aktuazioa arratsaldeko bostetan hasiko da eta ordu bat inguru iraunen du. Herriko pilotalekuan dantzatuko dira eta hauek izanen dira eskeiniko dituzten dantzak: Agurra, Arretxinagako San Migel, Iruñeko jota, Gorulari, Arizkungo Sagardantza, Lasarte-Oriako sorgindantza, Maiak, Kontrapas, Iribasko ingurutxoa eta Imozeko eskudantza,…

Gehiago irakurri