Nafarroako herri ttikiak kulturaz ornitzen zituzten udaberriko eta udazkeneko programak bertan behera utzi ditu Nafarroako Gobernuak. Gure herrialdeko dantza taldeek “Ronda de Primavera” eta “Ronda de Otoño” deritzoten programa kulturaletan parte hartzen zuten, orain baina, haien emanaldi kopurua murriztu eginen da. Dantza saio gutxiago, irabazi ekonomiko gutxiagoren sinonimo dela uste dute Oberena dantza taldeko kideek eta…
Armando garaile
Armando Redondo izanen da hemendik aurrera Oberena Kirol Elkarteko lehendakari berria. Atzo hauteskunde eguna izan zen elkartean eta Redondoren hautagaitza aski garbi gailendu zen. 827 boto erdietsi zituen hautagaitza garaileak eta 344 Javier Maezturenak. 1.361 bazkide hurbildu ziren haien boto-papera hautestontzian sartzeko asmoz, beraz %30eko parte-hartzea izan zen. Lehendakari berriaren izena jakinagatik ere, oraindik 180…
Hauteskundeak Oberena K.E.n
Oberena Kirol Elkartean hauteskundeak eginen dira bihar , (urtarrilak 16). Goizeko hamarretatik arratsaldeko zortziak arte irekirik izanen dira hautestontziak. Kirol Elkarteko ordezkaritza hautatzeko aukera izanen dute adinez nagusi diren eta izena eman zutenetik urte bat egin duten bazkideek. Armando Redondo Izal eta Javier Maeztu Landa dira bi hautagaien buruak. Oberena Dantza Taldeko ordezkari Javier Tubia,…
2010eko Ihauteriak
Inauteriak hasi dira jada. Beskoitzen, adibidez, joan den asteburuan atera ziren kottilungorriak eta kaskarotak. Asteburu honetan, berriz, Uitzin eta Eratsunen jantziko dituzte mozorroak eta joan den astean elurra zela eta bertan behera geratu ziren maskaradek ere izanen dute abiapuntua. Hemendik aitzina, beraz, Euskal Herriko txoko guzietan izanen da besta giroaz gozatzeko parada. Aurten otsailaren 11an…
aldaketak maskaradetan
Elurra zela eta, maskaradak ez ziren joan den astean hasi. Larraineko gazteek dute aurten Zuberoako inauteria prestatzeko ardura eta haien herrian bertan ziren hastekoak. Baina elurrak herria estali zuen eta atzeratu behar izan zuten maskarada. Beraz, urtarrilaren 17an Gameren beharrean Larrainen izanen da maskarada. Ikus data berriak…
