Udako Kronikak II

UZTAILA Hilaren lehenengoan peñen egunean aritu ginen fanfarrearekin batera. Badirudi Iruñean Uztaila ez dela hasten San Fermin bezpera arte. Guk ere hala uste genuen baina uztailaren 4an Donibane auzoko merkatari elkarteak emanaldi bat egiteko eskatu zigun. Hurrena bai, Uztailaren 6a izan zen. Iruñeko dantzariondako urteko momentu garrantzitsuenetarikoa (edo garrantzitsuena?). Gutariko askorentzat San Ferminak foru enparantzako…

Gehiago irakurri

Udako Kronikak I

EKAINA Ekainean beti bezala nahikoa lanpetuta ibili ginen. Nerearen ezkontzarekin hasi genuen hilabetea. Hurrengo goizean Arrosadiako (gure auzoa) jaietan dantzatzen ibili ginen, kalez kale. Aje aurpegi bat baino gehiago zegoen geratu ginenean, ezkontzan egon ez zirenak auzoko jaietan egon baitziren. Aste bat beranduago Tonbolan egon ginen dantzatzen handiak eta txikiak (San Ferminak hurbil daudenaren seinale…

Gehiago irakurri

ODTren Webgunea

Guttinaka-guttinaka Oberena Dantza Taldearen webgunea eraikitzen joanen gara. Bien bitartean gure blog-az gain, webgunean izanen ditugun atalak bertze blog honetan aurkituko dituzue.Egizu klik hemen Poco a poco iremos construyendo la página web del grupo de danzas Oberena. Mientras tanto podréis disfrutar de algunos de los apartados que aparecerán en la web.Haz clic aquí…

Gehiago irakurri

Villafranca de Penedès

DIADA NACIONAL DE CATALUNYA Kataluniako Egun Nazionala edo Diada Nacional de Catalunya urtero ospatzen da irailaren 11an, 1714an Espainiako Oinordetzaren Gerra bitartean gertaturiko Bartzelonaren erorketa gogoan hartzeko. 1980 ezkeroztik festa nazional izan den honetara hurbildu ginen Oberena dantza taldekook Ardanbera fanfarrearekin batera. Xicots de Villafranca collak gonbidatu gintuen Villafranca de Penedèsera. Colla deritzote castellers-ak egiten…

Gehiago irakurri

Urte Hasierako Kronika

URTE HASIERAKO KRONIKA (urtarrila-maiatza) Negu partean entsegutan egon ginen, betiko moduan. Ihauteritan fanfarrekoek juerga pixka bat egiteko aukera ere izan genuen eta Labiano eta Iruñeko ihauterietan jotzen egon ginen. Hurrena Nafarroako dantzari eguna izan zen. Arbizun izan genuen ordu erdi luzeko saioa. Leku ederra dantzatzeko, baina azkeneko dantza egiten hasi eta euri jasa izugarria bota…

Gehiago irakurri