(Euskera) Inudeak eta artzainak Arrosadian

Etzi ospatuko dira Arrosadiko inauteriak, eta Oberena dantza taldeak Berako Inudeak eta artzaiak karrikaratuko du || Pasado mañana se celebran los carnavales de Arrosadia y Oberena dantza taldea sacará el carnaval de Bera

2019-03-07 17:08

Inauteriak bukatu dira herri gehienetan, baina oraindik bada zerekin gozatu. Etzi Arrosadian ospatuko dira, eta Oberena dantza taldeak bertan parte hartuko du. Goizean, Berako inauterietako Inude eta artzaiak plazaratuko du taldeak. 11:30ean aterako da kalejira, eta auzoko karriketan barna ibiliko dira dantzan. Ondoren, herri bazkaria izanen da, eta arratsaldean mozorroen desfilea. Hor ere Oberenako dantzariak izanen dira, baina tradiziozko jantzi eta dantzak albo batera utzita, gainerako taldeekin batera. Sorpresarik egonen da.

Inudeak eta artzainak, Azpilagañako karriketan, 2014. urtean

Antes de ayer terminaron los carnavales en casi todas las localidades, pero todavía hay dónde celebrar. Pasado mañana se celebrarán los carnavales de Arrosadia y Oberena dantza taldea participará en en ellos. Por la mañana llevarán el carnaval de Bera de Inude eta artzaiak (Nodrizas y pastores) a las calles del barrio. La kalejira saldrá a las 11:30 desde Oberena. Después habrá comida popular y por la tarde desfile de disfraces. En ése último también estarán miembros del grupo, pero sin trajes y bailes tradicionales. Y con alguna sorpresa.