Garinoainen ere euskal dantzak izanen dira

Oberena dantza taldeak emanaldia eskeiniko du igande arratsaldean Garinoainen. Herritarrek antolatu dute egitaraua, eta haiek gonbidaturik joanen dira dantzariak.
Oberena dantza taldea ofrecerá una actuación el domingo por la tarde en Garinoain. Los vecinos han elaborado un programa completo en el que han contado con danzas vascas.

Asteazkenetik bestetan dira Garinoainen, eta Udaletxeak prestatu ez duen egitaraua herritarrek egin dute. Besteak beste, igandean euskal dantzak izanen dira frontoian. Garinoaingo herritarrek Oberena dantza taldea gonbidatu dute bertara, beraz, 18:30etatik aurrera Arabako, Gipuzkoako, Zuberoako, eta Nafarroa Garai zein Behereko dantzak ikusgai izanen dira. Ardanbera fanfarreak ere parte hartuko du emanaldian. Emanaldia bukatzerakoan, herritarrekin dantzatuko dira Oberenako kideak. Izan ere, taldekide batek hainbat dantza irakatsi baitizkie bertakoei.
Herritarren kemena
Garinoaingo bestak herrikoiak dira erabat. Izan ere, herritarren botoen %5,6arekin ezarritako udalbatzak ez baitu bestarik antolatzeko asmorik. Horregatik egitarau alternatiboa prestatu behar izan du Aupa Garinoain elkarteak. Sosik gabe, baina gogo betez egin ere. Besteak beste, Oberena dantza taldeari garraioa eta merendua ordaintzeko adina diru bildu dute. Emanaldi berezia izanen da, ez dago dudarik.
Oberena dantza taldea iaz Getze Ibargoitin eskeinitako emanaldian
Garinoain está en fiestas desde el miércoles gracias al programa elaborado por los vecinos y vecinas. Entre los actos programados se encuentra la actuación de dantza que ofrecerá Oberena el domingo por la tarde. Será a partir de las 18:30 en el frontón y se ofrecerán danzas de Araba, Zuberoa, Gipuzkoa y de la Alta y Baja Navarra. También participará la fanfarre Ardanbera. El acto terminará con bailes populares en los que podrán participar los asistentes gracias al pequeño curso que ha impartido un dantzari del grupo en la localidad.
Gracias al pueblo
Las fiestas de Garinoain son populares totalmente. El gobierno municipal impuesto con el 5,6% de los votos no ha organizado ningún acto para las fiestas de la localidad, por ello, la plataforma Aupa Garinoain se ha encargado de preparar las fiestas oficiosas. Sin dinero pero con muchas ganas. Prueba de ello es que han recaudado lo suficiente para invitar a los dantzaris a merendar y pagar el transporte. Parece que será una actuación especial.