Maxiren urratsak

Oberena dantza taldeak emanaldia eskeiniko du Elon abuztuaren 15ean, 18:00etan. Egun eta toki horretan dantzatu zuen estrainekoz taldeak 1941. urtean || Oberena dantza taldea actuará en Monreal el 15 de agosto a las 18:00. Tal día como ése en el mismo lugar actuó por primera vez el grupo en 1941

2016-08-13 10:27

Abuztuaren 15a zen, Ama Birjinaren Jasokundearen eguna. Seguruenik, urduritasunak hartuko zituen 1941eko udako egun hartan Elora hurbildu ziren zortzi gazteak. Maxi Aranburu zen buru, eta haren urratsei jarraiki –eta haren banderaren gerizpean–, Manuel Unzu, Jose Maria Artaiz, Francisco Javier Unzu, Gabino Aranburu, Pedro Diez de Ultzurrun, Eugenio Azkona eta Jose Maria Martinez Legarreta. Kilimak antzemanen zituen batek baino gehiagok gorputzean lasterka. Eta agerian lasai iduriko zuen arren, Maxi Aranburuk hartxoa izanen zuen sabelean bueltaka ezpatadantza bukatu arte. Ez da harritzekoa, hamalau egun baizik ez ziren lehenbiziko entsegua egin zutenetik.

Urtarrilean, folkloreari garrantzia handiagoa ematea erabaki zuten Oberenako sortzaileek. Horrek eman zion bide dantza taldea sortzeari. Dantza lotua gaitzetsi eta tokian tokiko dantza tradizionalak berreskuratzeko deiari jarraiki egin zuten. Hala zioen urte horretan apezpikuek Mendekoste bestarako prestaturiko Gutun Pastoralak. Uztailean konturatu ziren dantzari talde bat behar zutela, herrietako bestak alaitzeko, eta gazteei “begirunez” dantzatzen irakasteko.

Hori horrela, hilabete erdian, Maxi Aranburuk bere buruko bibliotekan zituen urratsak erakutsi zizkien beste zazpi gazteri. Aranburuk ezpatadantza ederki zekien, Euzko Gaztedin aritu baitzen. 1935eko irailean estreinatu zituen ezpata dantzari espartinak, Saran (Lapurdi) eskainitako emanaldian. EAJren gazteekin ikasitako ezpata dantza zen Oberenaren dantza izarra, baina horrekin batera egiten zituzten zahagi dantza, Olagueko esku dantza, Basaburuako zozo dantza, Leitzako ingurutxoa, makil dantza, Baztango irri dantzak… Horretaz gainera, Erronkariko ttun-ttuna berreskuratu zuten. Dirudienez, txakarrankuak ahozabalik utzi zituen Oberenaren emanaldiak ikusi zituzten nafar asko eta asko.

Elora bueltan

Garai haietatik 75 urte igaro dira dagoeneko, eta Oberena dantza taldeak bere bilakaera izan du. Atzean gelditu dira dantza lotuarekiko fobiak, eta kristautasunaren aldeko mitinak. Baina, oraindik orain, mantentzen da euskal dantzekiko maitasuna, eta horiek ikasi, zabaldu eta dantzatzeko grina. Horregatik, Maxiren urratsei jarraiki dira oraindik ere Oberenako gazteak, eta emanaldi berezia eskainiko dute abuztuaren 15ean; Elon, Oberenak bere lehenbiziko emanaldia eskaini zuen herri hartan. Dantzari-dantzarekin hasiko da saioa, orduko ezpata dantzari haien omenez –eta ez da faltako Oberenako banderari egin ohi zioten agurra–. Ondoren, urte luze hauetan ikasitako beste dantza batzuk eskeiniko dira. Emanaldia 18:00etan izanen da Elomendi errepidearen eta Cuesta Juan Angel kalearen artean dagoen pista gorrian. Euria eginen balu, frontonean eginen da emanaldia.

pdf-icon “La actividad folclórica de la juventud pamplonesa en la posguerra civil: el Oberena de Maxi Aramburu”

Captura de pantalla 2016-08-12 a la(s) 14.10.30

Oberena dantza taldearen lehenbiziko emanaldia, 1941eko abuztuaren 15ean

Era 15 de agosto, Día de la Asunción de la Virgen María. Seguramente, los nervios se dejarían entrever en las miradas de los ocho mozos que acudieron a Monreal aquel día de verano de 1941. Bajo la batuta de Maxi Aranburu, se rendirían ante su bandera Manuel Unzu, Jose María Artaiz, Francisco Javier Unzu, Gabino Aranburu, Pedro Diez de Ulzurrun, Eugenio Azcona y José María Martínez Legarreta. Seguían los pasos de Maxi, aquel joven que podría parecer tranquilo, pero que seguro que no se quitó el gusanico que recorría su estomago hasta terminar la ezpata dantza. No es de extrañar, llevaban nada más que 14 días de ensayo.

En enero, los fundadores de Oberena decidieron dar más importancia al folclore. Aquella decisión traería después la de fundar el grupo de danzas. Siempre leales a la Carta Pastoral que prepararon los obispos en la fiesta de Pentecostés de aquel año: condenando el baile agarrado y con el fin de reavivar la danza tradicional en cada localidad. Pero fue en julio cuando Maxi Aranburu se dio cuenta de que necesitaban un grupo de dantza para alegrar las fiestas y, de paso, enseñar a los jóvenes a bailar “con decoro”.

Así pues, en medio mes, Maxi Aranburu sacó a relucir su biblioteca mental de pasos, y los compartió con otros siete mozos. Los aprendió con Euzko Gaztedi (Juventudes Vascas), así que para entonces él ya sabía lo que era ponerse las alpargatas para ejecutar una ezpata dantza. Lo hizo por primera vez en 1935, en Sara (Lapurdi), junto a otros jóvenes de Euzko Gaztedi. Aquella ezpata dantza que tanto enorgullecía al PNV era la danza estrella de Oberena. Pero también bailaron durante esos primeros años zahagi dantza, esku dantza de Olague, zozo dantza de Basaburua, ingurutxoa de Leitza, makil dantza, irri dantzak de Baztan… También recuperaron el ttun-ttun del Roncal. De todos modos, parece ser que era txakarrankua el baile que consiguió dejar boquiabiertos a muchos de los navarros que acudieron a las actuaciones de Oberena.

Vuelta a Monreal

Desde entonces ya han pasado 75 años y Oberena dantza taldea ha tenido su evolución. Atrás han quedado las fobias a la danza agarrada, o los mítines católicos. Pero hay algo que perdura: el amor por la danza tradicional. Las y los jóvenes de hoy en día siguen aquellos primeros pasos de Maxi y, por ello, el 15 de agosto ofrecerán una actuación especial en el mismo lugar donde se estrenaron aquellos ocho jóvenes: en Monreal. El festival comenzará con la ezpata dantza en honor a aquellos dantzaris, y no faltará el saludo a la bandera de Oberena que siempre hacían. Después, los dantzaris darán paso a repertorio que llegó más adelante. La actuación comenzará a las 18:00 en la pista roja que se encuentra entre la carretera de la Higa y la calle Cuesta Juan Ángel. En caso de lluvia, se trasladará al frontón.

pdf-icon “La actividad folclórica de la juventud pamplonesa en la posguerra civil: el Oberena de Maxi Aramburu”