Katu-dantza aurkeztuko du Oberenak 2020an

ALBISTE HAU INUZENTEEN EGUNEKO TXANTXA IZAN DA || ESTA NOTICIA ERA UNA BROMA DEL DÍA DE LOS INOCENTES

2019-12-28 10:57

Dantza berri bat izanen du Iruñeak 2020tik aurrera. Oberena dantza taldeak gaueko parranda girorako dantza tradizionala aurkeztuko du, hiriburuko besta giroan ere euskal dantzek tokia izan dezaten. Katu dantza deitu dute, eta Hernaniko azeri dantzan oinarritu dira koreografiak eta jantziak egiteko. Musika Aitor Urkizak prestatu du.

Aurkezpena urtarrilaren 1ean izanen da, Katu tabernan. “Dantzari asko ez dira igandeetako emanalditara etortzen larunbatean besta egiteko. Beraz, egoera irauli nahi genuen. Mahoma ez bada mendira igotzen…”, azaldu du Iker Tubia taldeko arduradunak. “Seguru gaude katu dantza egiteko gutxienez 26 dantzari izanen ditugula emanaldi guzietan”

Katuko Bixentek besoak zabalik hartu du ekimena: “Gurean euskal dantzek beti izan dute tokia, batez ere jauziek. Baina, bazen garaia gure-gurea zen zerbait egiteko. Arrakasta badu, larrain dantzarekin beharrean katu dantzarekin ixten hasiko gara”.

Ekiñe Urdaniz eta Aitor Baztarrika izanen dira estreinaldian aurresku eta atzesku. Azeri baten beharrean, katu beltz bat eramanen dute buruan (ez da benetakoa izanen, noski).

Iruñea tendrá una nueva danza a partir de 2020. Oberena dantza taldea presentará una danza tradicional para el ambiente festivo de la noche, con el objetivo de potenciar las danzas vascas en el ambiente festivo de la capital. Han llamado katu dantza y se han basado en la axeri dantza de Hernani para hacer las coreografías y los trajes. La música la ha preparado Aitor Urkiza.

La presentación tendrá lugar el 1 de enero en el bar Katu. “Muchos dantzaris no vienen a las actuaciones de los domingos por que prefieren salir el sábado. Así que queríamos darle la vuelta a la situación. Si Mahoma no va a la montaña…”, explica el responsable del grupo Iker Tubia. “Estamos seguros de que para bailar katu dantza tendremos al menos 26 dantzaris en todas las representaciones”.

La iniciativa ha sido tomada con los brazos abiertos por Bixente del Katu: “En nuestro bar las danzas vascas siempre han tenido cabida, sobre todo los jauziak. Pero ya era hora de hacer algo nuestro, algo propio. Si tiene éxito, en lugar de con la era, cerraremos con la katu dantza”.

Ekiñe Urdaniz y Aitor Baztarrika serán aurresku y atzesku en el estreno. En vez de un zorro, llevarán un gato negro en la cabeza (no será un animal de verdad, por supuesto).