Kabalkada, Oberena Dantza Taldearen Eguna ospatzeko

Abenduaren 3an belaunaldi guziak elkarrekin ariko dira Nafarroa Behereko dantzak plazaratzen || El 3 de diciembre todas las generaciones bailarán juntos las danzas de Baja Navarra

2019-11-28 10:10

Oberena Dantza Taldearen Eguna ospatuko dute abenduaren 3an. Orain arte Oberenako Dantzarien Eguna zenari izena aldatu diote, inklusiboagoa izan dadin. Alde batetik, erdaraz genero marka galtzen duelako, eta, bestetik, musikariak bazter ez uzteko. Aurten, belaunaldi guziak batera ariko dira dantzan, gainera. Kabalkada antolatu dute egun horretarako.

Eguna kalejira txiki batekin abiatuko da. Nafarroa Behereko kabalkadetako pertsonaiak Arrosadiko karriketan barna ibiliko dira ekitaldi nagusia hasi baino lehen. 11:00etan abiatuko dira Oberenatik, eta 11:30ean bueltan izanen dira kiroldegian ekitaldi nagusia eskaintzeko. Horren ondoren, gaztetxoek aperitifa izanen dute Oberenako ostatuan, eta gainerakoek bazkaria Uslaer jatetxean. Arratsaldean ez da musika eta dantzarik faltako bazkalondoan.

Nafarroa Behereko dantzak Oberena Dantza Taldearen egunean, 2015ean

El 3 de diciembre se celebrará el Día de Oberena Dantza Taldea. Hasta ahora Día del Dantzari de Oberena, pasará a cambiar el nombre para que sea más inclusivo. Por un lado, porque pierde la marca de género en castellano y por otro, para incluir también a la fanfarre. Este año, todas las generaciones bailarán juntas: para este día se ha organizado una Kabalkada.

El día comenzará con un pequeño pasacalles. Los personajes de las Kabalkadak de Baja Navarra recorrerán las calles de Arrosadia antes del inicio del acto central. La salida será a las 11:00 desde Oberena y a las 11:30 será el acto central en el polideportivo. A continuación, los más pequeños tendrán un aperitivo en el bar de Oberena y el resto comerán en el restaurante Uslaer. Por la tarde no faltará música y baile en la sobremesa.