Igandean Leiren dantzatuko du Oberenak

Nafarroako Gobernuak omenaldia eginen die Nafarroako errege-erreginei. Ondoren, Oberena dantza taldeak emanaldia eskainiko du ostatuaren patioan || El Gobierno de Navarra homenajeará a los reyes y reinas de Navarra. Después Oberena dantza taldea ofrecerá una actuación en el patio de la hospedería

2016-06-30 19:21

Igandean Leirera joanen da Oberena dantza taldea. Nafarroako Gobernuak ekitaldia antolatu du bertan, Nafarroako errege-erreginen omenez. 40 urte dira ekitaldi hori egiten hasi zirenetik, eta aurten, izaera irekia eta zibila berreskuratu nahi duela azaldu du Gobernuak. Ekitaldi instituzionala 12:30ean izanen da, eta ondoren, Ostatuaren patiora hurbilduko dira parte hartzaileak. Han, Oberena dantza taldeak emanaldia eskainiko du.

Igandean Nafarroako dantzak emanen ditu taldeak. Lesakako ezpata dantzarekin hasiko da, eta lehenbizi bandera arbola eginen dute dantzariek Nafarroako banderarekin. Ondoren heldu dira makilgurutze, zeharkakoa, zubigainekoa eta zantzo monona. Hegoaldera joko dute gero, eta Cortesko dantzak plazaratuko dituzte: cortesias, baltsa, zinta dantza eta jota. Ikuskizuna burutzeko, Baxenafarroko dantzak eskeiniko dituzte: eskualdunak, sorginak, makilaria eta kontradantzak.

DSC_2196

Oberena dantza taldea Cortesko jota dantzatzen

El domingo Oberena dantza taldea acudirá a Leire. El Gobierno de Navarra ha organizado un acto para homenajear a los reyes y reinas de Navarra allí. El acto se celebra desde hace 40 años y este año el Gobierno ha querido recuperar el carácter abierto y civil. El acto institucional comenzará a las 12:30 y, después, en el patio de la hospedería Oberena dantza taldea ofrecerá una actuación.

Las del domingo serán danzas de Navarra. La actuación comenzará con la ezpata dantza de Lesaka. Primero se bailará bandera arbola con la bandera de Navarra y, después, el acto proseguirá con makilgurutze, zeharkakoa, zubigainekoa y zantzo monona. Tras este ciclo de danzas, se ofrecerá el paloteado de Cortes: cortesías, vals, trenzado y jota. Para terminar la actuación se exhibirán las siguientes danzas de la Baja Navarra: eskualdunak, sorginak, makilaria y kontradantzak.