Ekimen berriak – Nuevos Proyectos

Agur esan diogu neguari, nahiz eta udaberria elurrez jantzirik etorri zaigun. Atzean utzi ditugu Olentzero eta Ihauteriak eta orain proiektu berriei ekiteko prest gara. Eskuartean duguna euskal dantza tradizionaletik nahiko urrun dago. Nafarroan giroturiko Zartzuela batean parte hartuko dugu. Bertako erritmoak erabiltzen baditu ere, koreografo batek prestatutako dantza zatiak dira emanen ditugunak. Apirilean hasiko gara entsaioekin eta hilaren amaieran taularatuko dugu. Gure ohiko jarduera albo batera utzi eta bestelako estiloak lantzeko parada izanen dugu, beste era bateko gauzak egitea aberasgarria izaten baita beti: lan egiteko beste modu batzuk ezagutu, jendea ezagutu…
Emanaldiak apirilaren 25 eta 26an izanen dira Baluarten. Apirilean ere ospatuko dugu ziurrenik Dantzari Ttikien Jaia. «Pausoz pauso, urratsez urrats, pika eta ebats, DANTZATZERA GOAZ!» lelopean Iruñeko hainbat dantza talde biltzeko asmoa dugu, dantzatu, jolastu eta ongi pasatzeko asmoz. Hala ere, oraindik zehazteke dago dena, beraz, honen berri emanen dugu ahal bezain laster.

El invierno a quedado atrás y la primavera ha llegado cubierta de un manto de nieve. En el camino han quedado la fiesta del Olentzero y los Carnavales por lo que es hora de realizar nuevos proyectos. El que tenemos entre manos se aleja de la danza tradicional, pues se trata de una Zarzuela ambientada en Navarra. Bailaremos piezas basadas en ritmos de aquí, coreografiadas para la ocasión. Abandonaremos parcialmente nuestra actividad habitual para centrarnos en este estilo que aportará riqueza al grupo. La Zarzuela se escenificará los días 25 y 26 de abril en el auditorio Baluarte. En este mes tenemos la intención de celebrar una fiesta para los dantzaris txikis. Bajo el lema « Pausoz pauso, urratsez urrats, pika eta ebats, DANTZATZERA GOAZ!» queremos reunir a varios grupos de Iruñea para bailar, jugar y disfrutar de un domingo agradable. De todos modos está todo por confirmar, así pues, les iremos informando.