Dantzari tikiek kanpaldia eginen dute asteburuan

Ostiraletik igandera izanen da kanpaldia, Oronoz-Mugairin. Orotara 37 haur eta gaztek parte hartuko dute jardueran || El campamento será de viernes a domingo en Oronoz-Mugairi. En total participarán 37 niñas, niños y medianas

2016-08-31 17:02

Bueltan da dantzari tikien kanpaldia. 2011. urteaz geroztik ez da gehiagotan egin, baina aurten bai, aurten kanpaldia izanen da. Hala, dantza taldeko 37 haur eta nerabek motxila prestatu eta Oronoz-Mugairira joanen dira bihar. Han egonen dira igandera arte, Ione Lopez, Maider Garcia, Aitor Baztarrika, Sergio eta Silvia Milagros, Mikel Mugeta, Oier Urra eta Sergio Espuelas begiraleekin batera.

Bihar 15:30ean aterako dira dantzariak Baztan aldera, Iruñeko autobus geltokitik. Han hamaika jardueraz gozatuko dute, baita Bertizera eginen duten txangoaz ere. Igandean bukatuko da kanpaldia, tikien, haien gurasoen eta begiraleen arteko bazkariarekin. Oberenako kanpaldietan egiten den bezala, gurasoek bazkaria eramanen dute haientzat, eta baita begiraleentzat ere, eta denek elkarrekin bazkalduko dute Oronoz-Mugairin.

Kanpaldiaren helburu nagusia tikien taldeko kideek elkar ezagutzea eta ongi pasatzea izanik, bertan parte hartzen dutenek ezinen dute gailu elektronikorik erabili (ez sakelakorik ezta jokoetarako makinarik ere). Gainera, ezinbestekoa izanen dute NAN eta Gizarte Segurantza txartela.

Aspaldikoa, baina oraindik beharrezkoa

Aspaldi egin zuen Oberenak lehenbiziko kanpaldia. 2000ko hamarkada hasieran Lekarozera joan ziren orduan begirale zirenak taldeko txikiekin batera. Denbora baten ondoren, 2007an kanpaldiak berreskuratu egin ziren, taldea indartu eta dantzariek elkar ezagutzeko ez ezik, dantzari buruz ikasteko aukera ere bazirelakoan. Hala, Barriara joan ziren Oberenako tikiak. Hurrengo urteetan ere egin ziren kanpaldiak: Azkonara joan ziren 2008 eta 2009 urteetan, eta Elizondora 2010 eta 2011 urteetan. Urte haietan hainbat txango ere egin ziren, euskal kultura hobeki ezagutzeko asmoz. Bost urteren buruan, berriz ere Baztanen gozatuko dute kanpaldiko jarduerekin.

kanpaldia2

Oberenako tikiak jolasean, 2010eko kanpaldian

Vuelven los campamentos de dantzaris txikis. Desde el año 2011 no se hacian, pero este año sí. Serán 37 niños, niñas y jóvenes quienes acudan a Oronoz-Mugairi para pasar un precioso fin de semana junto a los y las monitoras Ione Lopez, Maider Garcia, Aitor Baztarrika, Sergio eta Silvia Milagros, Mikel Mugeta, Oier Urra eta Sergio Espuelas begiraleekin batera.

Mañana a las 15:30 saldrá el autobús hacia Baztan desde la estación de autobuses de Pamplona. Allí disfrutarán de innumerables actividades y de una excursión a Bertiz. El campamento terminará el domingo como suele ser abitual en Oberena: con una comida entre txikis, padres y madres, y monitores. Las madres y padres se encargarán de llevar la comida para sus hijos e hijas y las y los monitores.

El objetivo principal del campamento es que los txikis se conozcan y disfruten, por tanto, estará prohibido utilizar cualquier dispositivo electrónico (ni móviles ni consolas). Además, deberán de llevar el DNI y la tarjeta de Seguridad Social.

Todavía son necesarios

Han pasado bastantes años desde que Oberena organizara el primer campamento de txikis. Fue en la década del 2000 en Lekaroz. Tras unos años, en 2007 se retomó la idea pensando que era una actividad necesaria para unir el grupo, conocerse entre los txikis y, además, aprender sobre la cultura vasca. En ese año los txikis fueron a Barria, y los campamentos siguieron en 2008 y 2009 en Azkona y en 2010 y 2011 en Elizondo.  En aquellos años también se hicieron excursiones con el objetivo de ampliar el conocimiento sobre las tradiciones y las danzas. Tras cinco años, los txikis de Oberena vuelven a Baztan.