70. urteurrena publikoari eskainiko dio Oberena dantza taldeak

Oberena dantza taldeak 70 urte bete ditu aurten, eta hainbat ekitaldi prestatu ditu urteurrena ospatzeko. Publikoari eskeiniko dizkio beteriko urteak.

1941. urtean sortu zen euskal
dantza taldea, eta, oraindik orain, sasoi onean jarraitzen du,
etorkizunari sendotasunez so eginez. Urteurrena dela eta, hainbat
ekitaldi prestatuko ditu taldeak. ‘Zorionak, zuri. Gracias por estar
ahí’ lelopean, ospakizuna publikoari eskaini nahi dio Oberena dantza
taldeak. Izan ere, ikuslerik gabe ezinezko baita Oberena dantza
taldeak aurrera egitea. Taldeak lan publikoa egiten du, ikuslearen
gozamenerako, eta urte guzi hauetan harmailatik zein plazako txokotik
gure oinei so izan diren guzi horiei eskerrak eman nahi dizkio dantza
taldeak.
Oberena dantza taldea 2010eko abenduaren 3an

70. urteurrenaren kariaz,
honako ekitaldiak antolatuko ditu Oberena dantza taldeak: dantzari
ttikien ikusgarria, dantzari nagusien ikusgarria, kamisetak eta
abenduaren 3ko dantzaldi berezia.

Ttikien ikusgarria
azaroaren 19an izanen da, Nafarroako Antzerki Eskolan. ‘Lizarren
Doinua’ obra eskainiko dute dantzari ttikiek, dantza eta antzerkia
uztartzen dituena.
Kamisetei dagokionean,
Kukuxumuxuk prestaturiko marrazkiarekin atonduko dira. Hainbat
neurrikoak izanen dira, eta salgai paratuko dira egun berezietan
(abenduaren 3a kasu).
Abenduaren 3an, urtero
bezala, Oberenako dantzarien eguna ospatuko da. Ohi denez, belaunaldi
guzietako dantzariak bilduko dira Oberena Kirol Elkartean, baita
dantzatzeari utzi ziotenak ere. Aurten sorpresatxoren bat izanen da
emanaldi berezi honetan, 70. urteurrenaren kariaz, eta, beti ere,
ikuslegoari esker ona adierazteko.
Azkenik, dantzari nagusien
ikusgarria dugu. Horren berri aurrerago emanen dugu.