80 urtez dantzan

Gaurko egunez eman zuen Oberena dantza taldeak bere lehenbiziko emenaldia 1941ean, Elon. Urteurreneko ospakizunak atzeratu behar izan ditu taldeak pandemiarengatik || Tal día como hoy en 1941 Oberena ofreció su primera actuación en Monreal. Los actos para celebrar el aniversario se han tenido que posponer por la pandemia

2021-08-15 11:08

Ez zuten denbora askorik izan. Abuztuarekin batera hasi ziren entseguak Maxi Aranbururen gidaritzapean, eta hilaren 15ean atera ziren lehenbizikoz plazara. Zortzi mutil, zuriz jantzita, egurrezko makilak eskutan, dantza maisua buru, dantzari-dantzako zikloa agertu zuten Eloko plazan. Manuel Unzu, Jose Maria Artaiz, Francisco Javier Unzu, Gabino Aranburu, Pedro Diez de Ultzurrun, Eugenio Azkona eta Jose Maria Martinez Legarreta izan ziren beste zazpi dantzariak. 1941. urtea zen.

80 urte igaro dira, beraz, Oberenak bere lehenbiziko dantza emanaldia eskaini zuenetik. Aurten urteurrena ospatzeko egitaraua antolatzen hasiak ziren taldeko kideak iazko martxoan pandemiak dena gelditu zuen arte. Osasun egoera egun batetik bestera aldatzen den honetan, ekitaldiak atzeratzea erabaki du taldeak, baina aurten izanen da ospakizunik, aldez edo moldez.

Oberena dantza taldea Elon, 1941eko abuztuaren 15ean

Oberena dantza taldea Elon, 1941ean

No tuvieron mucho tiempo. Los ensayos comenzaron el 1 de agosto bajo la dirección de Maxi Aranburu y el día 15 por primera vez salieron a bailar. Ocho chicos vestidos de blanco, palos de madera en mano, con el maestro de danza a la cabeza, ofrecieron el ciclo de dantzari-dantza en la plaza de Monreal. Manuel Unzu, José María Artaiz, Francisco Javier Unzu, Gabino Aranburu, Pedro Diez de Ultzurrun, Eugenio Azkona y José María Martínez Legarreta fueron los otros siete dantzaris. Era el año 1941.

Han pasado 80 años desde que Oberena ofreciera su primera actuación. El año pasado los miembros del grupo comenzaron a organizar el programa para celebrar el aniversario, hasta que en marzo la pandemia paralizó todo. En un momento en el que la situación sanitaria cambia de un día para otro, el grupo ha decidido posponer los actos del 80 aniversario. Lo que tienen claro es que algo se hará.